2019ko abenduaren 13a

ETEek abenduaren 27ra arte eska ditzakete estaldura zaileko profesionalak edo estrategikoak prestatzeko laguntzak

Nafar Lansarek 400.000 euro ditu

Nafar Lansarek, (NL), Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeak, 400.000 euroko laguntzak bideratuko ditu 2020an lanbide-profil estrategikoak garatzeko programak finantzatzeko (150.000 euro) eta ETEetan betetzeko zailak diren lanpostuak sartzeko (150.000 euro). Enpresen sentsibilizazio ekintzak ere diruz lagunduko ditu, 100.000 eurorekin. Deialdia NAOn argitaratu dute, eta eskaerak aurkezteko epea ostiralean, abenduaren 27an, amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).