Poztasuna adierazi du Gobernuak bere hizkuntza-politika bermatzen duen Europako Kontseiluaren txostenaren aurrean

Poztasuna adierazi du Gobernuak bere hizkuntza-politika bermatzen duen Europako Kontseiluaren txostenaren aurrean

Txostenak berresten du ondare-linguisitkoaren babesaren aurkako eredu izateari utzi diola Nafarroak eta bere hizkuntzen defentsan aktiboki lan egiten duela adierazi du

2019/12/12
Europako Kontseiluak kaleratutako hizkuntza gutxituen itunaren inguruko balorazioa.

El Gobierno de Navarra ha mostrado esta mañana su satisfacción por los resultados obtenidos en el 5º informe de evaluación sobre el cumplimiento de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias que elabora el Comité de Expertos y que fue aprobado ayer por la tarde por el Consejo de Europa. Así lo han expresado en una rueda de prensa, la Consejera de Relaciones Ciudadanas Ana Ollo Hualde, y el director gerente de Euskarabidea, Mikel Arregi, responsables de las políticas lingüísticas.

Nafarroako Gobernua pozik agertu da gaur goizean Adituen Batzordeak egiten duen Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren betetze-mailari buruz atzo Europako Kontseiluak onartu zuen 5. ebaluazio-txostenean lortutako emaitzekin. Hala adierazi dute prentsaurreko batean Ana Ollo Hualde Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak, hizkuntza politiken arduradunak.

Txostenean, besteak beste, Nafarroako Gobernuak, azken urteetan, plangintza estrategikoaren arloan (Euskararen I. Plan Estrategikoa) edo elebitasun instituzionalaren ezarpenean (herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen dituena) egindako ahalegina aitortzen du. Txostenean, halaber, Foru Administrazioaren barnean euskara sustatzea eta zerbitzu publikoetan hizkuntza hori erabiltzea nabarmendu nahi izan dira. Horrez gain, "oso positibotzat" jo du euskara sustatzeko funts publikoak gehitzea.

Gainera, Euskararen Foru Legea aldatzeak duen garrantzia azpimarratzen da Txostenean, zona erdaldunetako ikastetxe publikoetan euskarazko irakaskuntza gehitzeko aukera eman baitzuen, eta Kontratu Publikoen inguruko Legea aldatu izana ere bai, zerbitzu publikoen arreta euskaraz ere emateko.

Azkenik, komunikabideei dagokienean, Adituen Batzordeak Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza goraipatu nahi izan du, Nafarroan EITB ikusteko aukera eman baitu, eta Euskalerria Irratia irrati pribatuak lizentzia lortu izana (Iruñerrian euskaraz aritzen da).

Egiteko dagoen bidea

Prentsaurrekoan, Ana Ollo kontseilariak Kontseiluak egindako aintzatespena nabarmendu nahi izan du. “Gobernu honen eta aurrekoaren hizkuntza-politikaren arduradun gisa, txostenaren emaitzekin pozik gaudela adierazi nahi dugu. Soilik gizartea zatitzea nahi duten mezu interesatuen aurrean, horretarako euskara erabiltzen dutelarik, Nafarroako Gobernuak egindako ahalegina aitortu du Europak; pasa den legegintzaldian hasi ginen lanean eta oraingoan ere jarraituko dugu, Gobernu-akordioan jasotako moduan”.

Baina balorazio positibo horrek, esan du, “ez du esan nahi autokonplazentzian eror behar dugunik; izan ere, bidea luzea da txostenean bertan esaten den bezala. Hala ere, egia da EBeko herrialde guztietako kanpoko gaietarako ministroek atzo onartutako dokumentuak, txosten negatiboak jasotzen hamarkadak igaro ondoren, euskara sustatzeko eta zaintzeko hartutako neurriak bermatzen dituela, Nafarroako herritar guztiek partekaturiko bizikidetza-balio gisa”.

Azken hausnarketa bezala, kontseilariak ondorengoa adierazi nahi izan du: “kezkatzen gaitu Nafarroako zenbait erakundek euskararekiko politika murriztaileetan itsutua egoten jarraitzeak. Politika horiek aurrera egin ordez, urte asko atzeratzen baikaituzte eta Europak esan digunaren aurka egiten dute”. Eta, amaitzeko, honako hau berretsi du: “hizkuntza guztion ondarea den heinean –baita, kasu honetan, euskaldunak ez direnena ere–, Nafarroan elkarrekin egin behar dugu lan, gaztelera eta euskara harro sentitzeko bizikidetza-elementu bezala bultzatzearen aldeko apustua eginaz. Aurkako mezu horien aurrean, hizkuntzak bizikidetza-elementuak direla esaten digu Europak eta haien alderantz joan behar dugula”.