Descárgate la app
Migratzaileak eta errefuxiatuak modu solidarioan eta erantzunkidean banatzea defendatu du Nafarroak EBeren aurrean
2019ko abenduaren 5a
Migratzaileak eta errefuxiatuak modu solidarioan eta erantzunkidean banatzea defendatu du Nafarroak EBeren aurrean
Nafarroak berretsi du lurralde komunitarioetara iristen diren migratzaileak eta errefuxiatuak modu solidarioan eta erantzunkidean banatu behar direla Europar Batasuneko eskualde ezberdinen artean, Share proposamenean esaten den moduan.
Ildo horretan, Foru Komunitateak gutun bateratu bat sinatuko du laster, Europako Batzordeari eta Europako Parlamentuari zuzenduta, Proposamenaren aurkezpen ofiziala egiteko. Horrela adierazi du Patricia Ruiz de Irizarrek, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak, aipatu proiektuaren inguruan herrialde ezberdinetako eskualdeen artean Bruselan egin den topaketan parte hartu ondoren.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).