2019ko abenduaren 4a

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak amiantoa duten materialak aurkitzeko eta identifikatzeko gakoak jorratuko ditu jardunaldi batean

Eraikuntzako, lan arriskuen prebentzioko eta administrazio publikoetako profesionalei zuzenduta, youtubeko Salud Navarra kanalean emango dute ikastaroa zuzenean

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Lan Osasunaren Zerbitzuaren bitartez, datorren asteazkenerako, abenduak 11, amiantoa duten materialak aurkitu eta identifikatzeko mintegia antolatu du. Zehazki, lan-arriskuetako teknikariei, sektoreko profesionalei eta administrazio publikoei zuzenduta dagoen jardunaldiak Nafarroan dagoen amiantoaren mapa eta errolda egiteko bidean aurrera egitea ahalbidetuko du.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.