2019ko azaroaren 27a

Espainiako Gobernuak Txantreako birgaitze energetikoaren proiektua saritu du, Europako funtsekin egindako jardunik onena delakoan

Aierdi lehendakariordeak Nafarroako Gobernuak hirigintza sozial eta iraunkorraren alde egindako apustuaren aitorpen gisa ospatu du sari hau, eta Foru Komunitateak arlo horretan duen lidergoa gogorarazi du
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Txantrea auzoan garatzen ari den birgaitze energetikoaren proiektuak, Ogasun Ministerioak Europako FEDER funtsekin batera finantzatutako jarduera onena bezala ematen duen lehen saria jaso zuen atzo, Madrilen, eta horiei Foru Gobernuak berak emandako diru-laguntzak eta laguntzak gehitu behar zaizkie.