Abusuzko klausulen kasuetarako ebazpen estrajudizialeko sistemak sustatzearen alde egin du Nafarroak

Abusuzko klausulen kasuetarako ebazpen estrajudizialeko sistemak sustatzearen alde egin du Nafarroak

Rafael Sainz de Rozas Justizia zuzendari nagusiak abusuzko klausulei buruzko plan bereziaren koordinazio bileran parte hartu du Madrilen, Auzitegi Goreneko presidentea buru zela

2019/11/08
Madrilen egindako bileraren talde argazkia.

Nafarroak judizioz kanpoko ebazpen sistemak sustatuko ditu abusuzko klausulen aurkako demandetarako, hala nola hipoteka maileguen "zoru klausulak" deiturikoetarako. Hala adierazi du Rafael Sainz de Rozas Foru Gobernuko Justizia zuzendari nagusiak, abusuzko klausulei buruzko epaitegien espezializazio planaren koordinazio bileran parte hartu ondoren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)