2019ko azaroaren 6a

Osasunari 16 milioi euroko abala ematea onartu da Sadarreko erreforma finantzatzeko

Abala eragingarria da 14/2009 Foru Legea betez
Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado en su sesión de hoy el otorgamiento, por un importe máximo de 16 millones de euros, de tres avales de la Comunidad Foral de Navarra al Club Atlético Osasuna.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Foru Komunitateak Osasunari hiru abalen bitartez 16 milioi euro ematea onartu du.

Aipatutako abala martxoaren 22ko 14/2019 Foru Legean xedatutakoaren zuzeneko ondorioa izan da, Foru Komunitateak Osasunari abala ematea onartu zuena.

Nahiz eta aipatutako Foru Legean Nafarroako Gobernuari, gehienez, 23 milioi euroetako abalak emateko baimena eman (16 milioi euro Sadar berritzeko lanak abalatzeko eta 7 milioi euro Klubak ordaintzeko duen zorra berriz finantzatzeko), Osasunak -2019ko irailaren 17an- eskatu zuen abala bakarrik 16 milioi eurotan izatea, Kluba 1. mailara igotzearen ondorioz, (hura aipatutako 14/2019 Foru Legea indarrean sartu ondoren gertatu zen), bere finantza egoera “nabarmen” hobetu delako.

Nafarroako Gobernuak abalatutako maileguak Nafarroako Rural Kutxa (6 milioi euro), Banco Santander (5 milioi euro) eta Banco Sabadell (5 milioi euro) entitateen bidez eman dira eta Osaunak bermatuko du bere betebeharrak beteko dituela telebistako emankizunetatik lortzen dituen diru-sarrerekin, Futbol Liga Profesionalak kudeatuta, abal emakida baimentzen duen 14/2019 Foru Legearen 5. artikuluak ezarritakoari jarraiki.