2019ko azaroaren 6a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk

Tuteran kirol instalazioak eraikitzeko ondasunen okupazioa da nabarmentzekoa

Tuteran kirol instalazioak eraikitzeko ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa baimendu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako akordioaren bidez, premiazkotzat jo du, beharrezko desjabetzarako, Tuteran kiroldegia eraikitzeko proiektua dela-eta ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Proiektuak, zehazki, aire libreko igerilekua, belar artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak ditu.

Bestalde, Gobernuak beste akordio bat onetsi du, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, ur-horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua gauzatzeko proiektuan ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Corellan ur hornidura bermatzeko helburuarekin.

Milioi bat baino gehiago hainbat txertoren hornidurarako

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari baimena ematen zaion hainbat gaixotasuni aurre egiteko zenbait txertoren hornidura-kontratua sinatzeko: barizela, hexabalantea (DTPa-HB-PV-Hib), Hirukoitz birikoa, neumokoziko 23-valentea, eta karga murriztuko difteria-tetanos-pertusisi aurre egitekoak, guztiak datorren 2020ko txerto programan jasoak.

Eloko herri-lurrak Agoitzeko Udalari lagako zaizkio Tejeriako Hilobiaren memoriagunearen parkerako

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Eloko Udalaren herri-lurren desafektazioa oanrtu du ondoren Agoitzeko Udalari lagtzeko. Helburu du Tejeriako Hilobiaren memoriagunearen parkea sortzea; Teileriako Ahaztuak elkarteak eta Eloko udalak gauzatuko dute elkarlanean.

Zehazki, Eloko Tejerian kokatutako 500m2 dira eta doain eskainiko zaizkio Agoitzi 20 urteterako, eta bost urteko epean luzatzeko aukera izanen da epe bakoitzeko.