2019ko azaroaren 6a

Nafarroako Foru Gobernuak Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloari bultzada eman dio departamentu arteko batzordearen sorrerarekin

Helburua da industriaren, zientziaren eta teknologiaren eraldaketa digitala erraztea zentro teknologiko, unibertsitate eta enpresen arteko elkarlanari esker.

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Berrikuntza Digitalerako Poloari bultzada emateko departamentu arteko batzordea sortzea erabaki du gaurko bilkuran. Batzorde honen helburuetako bat izango da ezagutza zientifikoaren eta teknologikoaren sorkuntzaren, balorazioaren eta txertatzearen bidez Nafarroako enpresetan eraldaketa digitala bultzatzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).