2019ko azaroaren 6a

150 profesional baino gehiagok eman dute izena III. Nazioartekotze Egunean parte hartzeko

Azaroaren 13an Baluarten ospatuko den topaketetan izen-emateko epea oraindik zabalik dago

Hainbat enpresetako 150 ordezkari baino gehiagok izena eman dute jada azaroaren 13an Frantzia ardatz izango duen III. Nazioartekotze Egunean parte hartzeko. Jardunaldian parte hartu nahi duten enpresa eta entitateek oraindik ere izena-emateko aukera dute webgune honen bitartez.

ICEX, CEN, Nafarroako Ganbera eta Europe Networkekin elkarlanean antolatutako hitzorduak helburu izango du Nafarroako enpresei Frantzian negoziorako aukera berriak eskaintzea eta hala Frantziako erakunde zein enpresa nagusietako ordezkarien parte hartzea izango da.

Egitaraua

09:00etan hasiko da jardunaldia eta hitzaldiak, mahai-inguruak, Business to Business (B2B) topaketak eta enpresa-panelak izango dira, zeintzuen bitartez kasu praktikoak ezagutzera emango diren. Hitzaldi-zikloaren barruan, Frantziako merkatua ondo ezagutzen duten profesionalek hartuko dute parte, hala nola Frantziako espainiar enbaxadako merkataritza-bulegoko buru Javier Burgosek, eta Espainiako Ganberaren Pariseko lehendakari Jose Michel Garciak. Gainera, Frantzian nazioarteko ibilbidea duten Nafarroako enpresek (Lizarte, Aguirre Agricola eta Goshua, besteak beste) beren esperientziak kontatuko dituzte, bai eta Nafarroako merkatuan esperientzia luzea duen E.Leclerc enpresak ere

Garrantzi berezia izango dute mahai-inguruek; hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola BIO eta GOURMET merkaturatzea Frantzian, azpi-kontratazioa eta negozio-aukerak Euroeskualdean. Mahai-inguru horietan Frantziako banatzaileek (Intermarche eta Interbio, besteak beste) eta azpi-kontratazioan adituak diren Gipuzkoako Merkataritza Ganberako profesionalek eta mugaz gaindiko eremuko negozioetan adituak diren Bihartean aholkularitzako eta Euroeskualdeko adituek hartuko dute parte.