Descárgate la app
12.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute “Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programaren laugarren edizioan
2019ko urriaren 21a
12.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute “Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programaren laugarren edizioan
“Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak”, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean susatzen duen programak dagorren astean hasiko du laugarren edizioa. Programan, Nafarroa osoko 112 itunpeko zein ikastetxe publikoetako ikasle, guraso zein irakasleek hartu dute parte. Aurten 66 ikastetxetako 12.320 ikasle izanen dira.
Programaren ardatza prestakuntza-eskaintza izango da; hots, esperientzia-jarduera pedagogikoak eta parte hartzeko tailerrak, ikastetxeetan burutzen direnak. Programak ikastetxeen esku jarriko ditu prestakuntzako eta hezkuntzako erreminta ezberdinak, ikasleek, irakasleek zein familiek eguneroko elkarbizitzan dauden errealitate ezberdinak prebentzioaren eta hezkuntzaren ikuspegitik jorra ditzaten.
Tailerren helburua da teknologia berriak behar bezala erabiltzen ikastea, praktika neurrigabekorik eta bortitzik gabe; modu kooperatiboan jolasten ikastea ikastetxeek jardueretarako jarritako espazio eta denboretan, diskriminaziorik, baztertzerik eta indarkeriarik gabe; gatazka bat hitzez adierazteko modu ezberdinak ikastea, modu positiboan lantze aldera; mundu-mailan gatazka eta krisi humanitarioa garrantzitsuenak zeintzuk diren ezagutzea, zerk sortzen dituen eta giza eskubideen inguruko hausnarketa egitea; etnia, kultura, ideologia, erlijio, identitate sexual,… ezberdineko pertsonen bizikidetzan jarrera negatiboek eta aurreiritziek sortzen duten kaltearen eta gatazkaren inguruan hausnartzea eta esperimentatzea; eta gatazkak modu positiboan aldatzea errazten duten trebetasunak eta jarrerak barneratzea.
Gainera, ikasturte honetan, ikastetxeek aukera izango dute haien ikastetxean honako erakusketa hauek egiteko: “WILPF: Bakegintza feministaren 100 urte” eta “Eskola bideak”.
Belaunaldi berrien konpromisoa
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak lanean jarraitzen du Nafarroako ikastetxeek bakearen eta bizikidetzaren aldeko ekimenetan eta ekitaldi publikoetan inplika eta parte har dezaten; modu horretan, bakearen aldeko kultura, Giza Eskubideen errespetua, indarkeriaren deslegitimazioa eta gizarte anitzaren aldeko apustua indartzeko belaunaldi berrien konpromisoa bultzatu nahi da.
Ikastetxeek izena emateko epea amaitu bada ere, Programa ikasturte osoan irekita dago ikastetxeen eskaera zehatzak erantzun ahal izateko. Ikastetxe interesatuak e-mail honetara idatzita harremanetan jar daitezke: pazyconvivencia@navarra.es / bizikidetza@navarra.es .