2019ko urriaren 21a

“Lehen Bulego Fiskala” erabat eratuta egongo da Nafarroan 2020ko lehen seihilekoan

Eduardo Santos kontseilaria da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskal Nagusiarekin batera, Foru Komunitateko Administrazioaren eta Fiskaltzaren arteko koordinazioko batzorde mistoaren bileraren burua
Bileran parte hartu dutenak
Bileran parte hartu dutenak  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak astelehen honetan iragarri du “Lehen Bulego Fiskala” erabat eratuta egon daitekeela Komunitatean 2020ko lehen seihilekoan. Neurri hau Exekutiboak "Bulego Judizial Berria" osorik ezartzen aurrera egiteko apustuan kokatzen da; kontzeptu horretan, auzitegietan baliabideen eraginkortasuna eta optimizazioa hobetzeko neurriak jorratzen dira. Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak legegintzaldi honetarako iragarritako apustu argia da; horrekin, gainera, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan jasotako agindua beteko da.

 

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.