Descárgate la app
Euskarabideak hizkuntza gutxituei buruzko esperientziak partekatzen ditu Europa mailako adituekin
2019ko urriaren 18a
Euskarabideak hizkuntza gutxituei buruzko esperientziak partekatzen ditu Europa mailako adituekin
Mikel Arregi Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NPLD) antolatutako 2019ko campusean parte hartu zuen atzo, hizkuntza gutxituen erabilera sozialaren aktibazioari buruzko esperientziak aztertzeko asmoz.
Iaztik antolatzen den Kanpusean, gai zehatzak sakon aztertzen dira, eta edizio honetan hizkuntza gutxituen aktibazioari buruz esperientzia aztertzen ditu, hala nola Euskaraldia, merkataritzan katalana sustatzeko planak edo galesaren belaunaldi arteko transmisioa.
Hainbat erakundetako ordezkariekin batera, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak parte hartu zuen atzo saioetako batean, Beñat Arrabit Ipar Euskal Herriko Euskararen Bulegoko lehendakariarekin eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin batera.
Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak bere hitzaldian nabarmendu nahi izan zuen erakundeen eta Topagunea bezalako gizarte-ekimeneko erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia Euskaraldia bezalako ekimenetan. Ildo horretan, exekutiboaren eta Topagunearen arteko lankidetza esperientzia partekatu zuen, lankidetza hitzarmen baten bidez formalizatua.
Amaitzeko, Arregik ebaluazioaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen, egindako dinamikak euskal hiztunen eta ulertzen dutenen euskararen erabilera sustatzeko balio izan duen eta hitz egiteko orduan zailtasunak izan ditzaketen jakiteko. Datuek berretsi dute Euskaraldia programak izandako harrera ona, egindako inkestetan hasierako neurketatik 6 puntuko igoera neurtu baita.
NPLD sarea
NPLD sarearen helburua da Europan hizkuntza-aniztasunaren sustapena irudikatzea, informazioa eta esperientziak maila guztietan trukatuz, ulermena errazteko eta aniztasun horren nazioarteko aintzatespen handiagoa lortzeko.
Nafarroa Sareko eskubide osoko kidea da 2010. urteaz geroztik, eta Euskarabidearen bidez parte hartzen du bere jardueretan. Lan-saioetan, estatuetako, eskualdeetako eta hizkuntza-plangintzako beste erakunde batzuetako gobernuekin batera dago. Sare horretan Europa osoko erakunde elkartuak ere ordezkatuta daude, eta horien artean aipatzekoak dira tokiko agintariak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta gobernuz kanpoko erakundeak.