2019ko urriaren 18a

Cigudosa kontseilariak Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionala bisitatu du, eta nekazaritzako elikagaien sektorean Estatu mailan duen lidergoa nabarmendu du

Nafarroako teknologia- eta ikerketa-zentroekin egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da bisita, haien kezkak eta potentziala bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitaren momentuetako bat.
Bisitaren momentuetako bat.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Agurtzane Martínezek Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalaren (CNTA) instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren laguntza irmoarekin gauzatzen diren berrikuntza-jarduerak sakon ezagutzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).