Lizarrako eta Aiegiko udal-kiroldegietako 567 erabiltzaileek Kirol Plus txartela birtuala dute

Lizarrako eta Aiegiko udal-kiroldegietako 567 erabiltzaileek Kirol Plus txartela birtuala dute

Txartel birtual horrek kiroletako udal zerbitzuetako abonatuei aukera ematen die beste herriko instalazioetara sartzeko

2019/10/10


Urte hasieran Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez eta Lizarrako zein Aiegiko udalekin lankidetzan, esperientzia pilotua bultzatu zuen herritarrei zuzendutako kirol eskaintza handitzeko eta baliabide publikoen kudeaketa hobetzeko.

Urtarriletik irailera, bi herrietako 567 bazkidek dute kiroldegiak erabiltzeko aukera eskaintzen dien Kirol Plus txartel birtuala. Epe horretan, bi herrietako kirol zerbitzuetan txartela 841 aldiz erabili da: 366 kasutan Lizarrako bazkideek Aiegiko kirol instalazioak erabili dituzte; eta 475 kasutan Aiegikoek Lizarrako instalazioak, enpresa kudeatzaileak eman dituen datuen txostenak jasotzen duen moduan. Guztira, 1.505 pertsonek jaitsi dute aplikazioa mugikorrera (iPhone eta Android) jaitsiera plataformaren bitartez, euskaraz zein gaztelaniaz. 

Kirol Plus Nafarroa osora zabaltzea asmo duen egitasmoa da inguruko herrietako instalazioak erabiltzeko toki entitateek eskatzen duten kasuetan esperientzia pilotuak ezarriz. 

Kirol Plus erabiltzeko beharrezkoa da ekimenari atxikitako edozein kirol zerbitzuetako bazkide izatea. Modu horretara, txartel birtuala dutenak proiektu horren barne dauden zonaldeko kirol instalazioetako bazkide izanen dira. 

Lizarra eta Aiegiko kirol instalazioen erabiltzaileek txartel birtual honen inguruko informazio gehiago eskuratu dezakete honako webgunean:  https://kirol.plus/es