Leitzarango autobidea ostiral gauean itxita egongo da Gipuzkoako aldean egin beharreko lanak direla eta
Ostiraleko gaueko 22:00etatik larunbateko goizeko 8ak arte egongo da itxita bi noranzkoetan
Osteguna, 2019ko Urriaren 10a

Leitzarango Autobidea (A-15) ostiral honetan itxita egongo da San Lorentzoko tuneletan. Bidea larunbatean goizeko 8etan zabalduko da bi noranzkoetan.

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako departamentuaren bitartez, bidaietarako ordezko bideak gomendatu ditu: A-10 (Barrankako Autobidea) eta A1 (Iparraldeko Autobidea) Etxegaratetik bi noranzkoetan eta desbideraketak seinalen bidez adierazita egongo direla gogorarazi du.

Donostiako noranzkoan, mozketa Berastegin egingo da, by-pass bat hartuz Tolosaraino Gi-2130 errepidean A-1era iritsi arte. Iruñerako noranzkoan desbideraketa Andoainen adieraziko da eta trafikoa Tolosara bideratuko da A-1etik, ondoren GI-2130 errepidea hartuz Berastegin A-15a hartzeko.