2019ko urriaren 4a

Enpresa nafarren lehiakortasuna handitzeko Gobernuak 23 milioi euro bideratuko ditu 2020an

Manu Ayerdi kontseilariak industria babesteko programak hedatzeko jardunaldiaren barne laguntzen ildoak aurkeztu ditu
Ezkerretik eskuinera Enpresa-Sustapen Zerbitzuko zuzendari Juan Carlos 
Artázcoz, Ayerdi kontseilaria, DGIPYMEko  Kudeaketa eta Koordinazio 
Alorreko buru Gabriel Galan, eta Energia-Planaren Atal buru Martin Ibarra. 
Ezkerretik eskuinera Enpresa-Sustapen Zerbitzuko zuzendari Juan Carlos Artázcoz, Ayerdi kontseilaria, DGIPYMEko  Kudeaketa eta Koordinazio Alorreko buru Gabriel Galan, eta Energia-Planaren Atal buru Martin Ibarra.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 23 milioi euroko diru-laguntzak bideratuko ditu enpresa nafarren inbertsioa sustatzeko eta bide batez, lehiakortasuna handitzeko. Europar Batasuneko egitura-funtsekin aldi berean finantzatutako diru-laguntzen hiru deialdi dira.

Horrela azaldu du Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilariak, NAITECen (AdItech ohian) industriari laguntzeko programen hedapenerako jardunaldian. Ekitaldia Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETE Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean antolatu da, eta erakunde horrek kudeatzen dituen finantzaketa ildoak ere aurkeztu ditu.

Ayerdi kontseilariak azaldu duen bezala, 23 milioi euroetatik, 13 industria arloko enpresa txiki eta ertainetara bideratuko dira (https://www.navarra.es/es/noticias/2019/09/17/el-gobierno-de-navarra-invertira-13-millones-de-euros-en-ayudas-a-la-inversion-de-pymes-industriales) eta 10, nekazaritza-elikadura enpresetara (https://www.navarra.es/es/noticias/2019/07/29/destinados-10-millones-de-euros-para-ayudas-a-la-inversion-en-industrias-agroalimentarias), “laguntza horiek Nafarroa 2020 Industria Planaren helburuen barruan daude. Zehatzago esanez, ekoizpenera eta komertzializaziora zuzendutako inbertsioak bultzatuko dira, ekonomiaren hazkunderako, produktuen eta merkatuen dibertsifikaziorako, prozesu eta teknologia berriak bultzatzeko eta kostuak murrizteko”. Gainera, gehitu duenez, “eskariak egiteko prozedurak sinplifikatu egin dira, eta epea urtearen amaierara arte luzatu da”.

Manu Ayerdik azpimarratu duenez, “laguntzak emateko erreferentzia Espezializazio Adimendunerako Estrategia edo S3 izenekoa da oraindik ere, eta, ondorioz, automobilgintza, mekatronika, elikagaien kate, energia berriztagarri, osasun eta sorkuntza eta industria digital alorretako proiektuei emango zaie lehentasuna”.

Amaitzeko, enpresa txiki eta ertainetan energiaren eraginkortasuna hobetzeko laguntzak gogorarazi ditu. 4,6 milioi euroko aurrekontua dute, eta deialdia denbora gutxi barru argitaratuko da: “Zuen enpresaren energia eraginkortasuna handitzeak, soluzio alternatiboak, berriztagarriak, bilatzeak edo energia iturri fosilen aurreko mendekotasuna murrizteak lehiakortasunerako abantaila argia eman diezazueke”, adierazi du.

Jarduketa ildoak

Jardunaldian, Manu Ayerdi kontseilariak enpresen sustapen arloko jarduketa ildoak ere azaldu ditu. Horien artean hauek azpimarratu behar dira: enpresen nazioartekotzearen bultzada, Nafarroako II. Industria Planaren sustapena (4.0 industria sustatzeko neurriak, Nafarroan enpresa digitala sustatzea, enpresetan eta industrialdeetan konektibitate azpiegiturak hobetzea, lehiakortasuna handitzeko politikak sustatzea eta energiaren eraginkortasunaren eta erregai fosilen ordez jatorri berriztagarria duten energia iturrien kontsumoaren alde Nafarroak egiten duen apustua.