2019ko irailaren 30a

José María Aierdi lehendakariordea hipotekek kaltetutako kideen plataformetako ordezkariekin bildu da etxebizitza eskubidearen inguruan neurriak kontrastatzeko

Eneko Larrarte, Etxebizitzako zuzendari nagusiak lagundurik, plataformetako ordezkarien aldarrikapenak entzun ditu eta departamentuak dituen neurriak aurkeztu ditu gizarte alokairu edota izan daitezkeen etxegabetzeen aurrean

Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta plataformetako kideak gaur goizean 
izandako bileran.
camera_alt

Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta plataformetako kideak gaur goizean izandako bileran.

  Deskargatu irudia
collections Irudi galeria

José María Aierdi, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea, Foru Komunitateko herri ezberdinetako Hipotekek Kaltetutako Kideen Plataformetako ordezkariekin bildu da beraien aldarrikapenak jaso eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak legegintzaldi honetarako iragarritako neurri ezberdinak aurkezteko. Horien artean, etxebizitzako eskubide subjetiboari erantzuna emateko gizarte alokairuaren eskaintza publikoa bikoiztea edota hipoteka eta alokairua ordaintzen ez den kasuetan bitartekaritza eskaintzen duen bulegoa indartzea.

( Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)