Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk

Foru eta Estatuko Administrazioarentzako udalen erregistro zerbitzua urtebetez luzatu da
2019ko irailaren 25a

Urtebetez luzatu da Foru eta Estatuko Administrazioarentzako udalek borondatez egiten duten erregistro zerbitzua

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du zeinaren bidez 2020ko abenduaren 31a arte luzatuko den herritarrek Foru Administrazioaren eta Estatuko Administrazioari, zein Iruñeko Udaletxeari (hiriburu izateagatik) idatziak helarazteko udalek borondatez eskaintzen duten erregistro zerbitzua.

Helburu horrekin, foru Exekutiboak 2010ean Estatuarekin sinatutako, eta 2019an agortuko den, hitzarmen esparruaren eranskina onartu du. Hala, herritarrei elektronikoki Administrazioekin harremanetan jartzeko eskubidea bermatzen zaie erregistro elektronikoarekin lotutako prebisioak indarrean sartu bitartean. Une honetan Nafarroako 44 toki entitate gehitu dira ekimen honetara.

Estatuak jada beste hainbat erkidegoekin sinatu duen hitzarmenaren helburua Administrazioen elkarlan boluntarioaren bitartez erregistroen arteko elkarreragingarritasuna zehaztea da, 2020ko urriaren 2an derrigorrezkoa izan aurretik.

Cabredoko hondakin-uren tratamentua hobetzeko kaltetutako eskubide eta ondareen presako okupazioa ezarri da

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du zeinaren bitartez presakoa zehaztu den, nahitaezko desjabetzea ezartzeko, Cabredoko hondakin-uren tratamentua proiektuan kaltetutako eskubide eta ondareen okupazioa, guztia zerbitzua hobetzeko helburuarekin.