Descárgate la app
Bularreko minbiziarengatik ebakuntza jaso duten gaixoek bendajeen ordez jantzi bat erabili ahal izango dute
2019ko irailaren 16a
Bularreko minbiziarengatik ebakuntza jaso duten gaixoek bendajeen ordez jantzi bat erabili ahal izango dute
NOGeko Zirugia Arloko Bularreko ebakuntza unitateak Saray Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartearekin duen elkarlan esparruaren baitan, hemendik aurrera, bularreko minbiziarengatik ebakuntza izan duten emakumeek bendajeen ordez ezarri daitekeen bularretakoa eskuratzeko aukera izango dute modu errazean. Gaixoak Saray elkartera bideratuko dira eta bertan emango zaie jantzia. Modu horretara, gaixoek erietxean dauden unetik izango dute eskuragarri, eta kasuen gehienetan ebakuntzagelatik bularretakoa jada ipinita aterako dira, hala bendajeak eta aposituak sahiestuz.
Bularreko minbizia emakumeen minbizi ohikoena da. Gaur egun, gaixoen %75ari kirurgia kontserbatzailea egiten zaio, eta ez da bular osoa erauzten. Ebakuntza horren ondoren emakumeen kezkarik ohikoena bularretakoa erabiltzearen ingurukoa izaten da. Normalean, gaixoek erizaintzako langileen aholkuak jasotzen dituzte, horretarako behar bezala prestatuta daude-eta.
Azken urteetan, jantzi bereziak diseinatu dira, estuagoak, denboraldi horretan erosoago ibiltzeko eta tarteka aposituak edo hesgailuak ordezkatzeko edo, gutxienez, osatzeko, gaixo batzuen kasuan. Lehen, berehalako ebakuntza-ondokoa erabiltzea gomendatzen zen, aro gabeko bularretakoak, kirol-motakoak, baina orain sistema berri honekin ez dira erabili beharko.