José Ramón Mora Martínez eta Eva Istúriz García Osasunbideako eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu ditu hurrenez-hurren Gobernuak

José Ramón Mora Martínez eta Eva Istúriz García Osasunbideako eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu ditu hurrenez-hurren Gobernuak

Gainera, Gazteriako zuzendariorde izendatu du Carlos Amatrian Busto

2019/09/11
José Ramón Mora.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi foru dekreturen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile (Osasun Departamentuaren menpeko erakundea) izendatu du José Ramón Mora Martínez eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua) zuzendari kudeatzaile izendatu du Eva Istúriz García.

Gainera, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko (Kultura eta Kirol Departamentua) Gazteriako zuzendari orde izendatu du Carlos Amatrian Busto.

Bestalde, Exekutiboak Zerbitzuko Zuzendaritzako edo asimilatutako lau kargu hautatu ditu:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

-Barneko Araubide Juridikoko Zerbitzua: María Pilar Zapico Revuelta.

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

-Administrazio eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua: Unai Garbisu De Goñi.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

-Idazkaritza Orokor Teknikoa: Laura San Martín Sánchez de Muniáin

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

-Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko Zuzendaria: Jesús Carlos Adín Sanz.