Descárgate la app
Ireki da Euro-lurraldeko lankidetza proiektuen deialdiaren bigarren saioan parte hartzeko epea
2019ko irailaren 11a
Ireki da Euro-lurraldeko lankidetza proiektuen deialdiaren bigarren saioan parte hartzeko epea
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euro-lurraldeak, “Euro-lurraldeko lankidetza estrategikoak” izeneko 2019ko proiektuen Deialdiaren bigarren saioa kaleratu du. 350.000 euroko hornidura du, balio kateak sortzeko.
Diru-laguntza jasotzea bilatzen duten proiektuak era digitalean baino ezin izango dira aurkeztu euro-lurraldearen webgunearen bitartez datorren urriaren 25eko 12:00ak baino lehen.
Lankidetzek ezagutzaren ekonomiaren, berrikuntzaren eta enpresen lehiakortasunaren eremuekin izan beharko dute erlazioa, eta hiru lurraldeetako eragile publikoen eta pribatuen arteko lankidetza dinamizatu, 2014-2020 Plan Estrategikoak lehentasunezkotzat hartzen dituen sektoreetan: aeronautika/espazioa, GSA-ITS; Osasuna eta Bio-Osasuna; nekazaritza eta nekazaritza-elikadura; energia berriztagarriak; itsasoko eta kostaldeko baliabideak; edo basoko baliabideak, zura eta eraikuntza jasangarria.
Prozedurak, filial ekonomiko baten edo jarduerako sektore baten erreferentziazko eragileak, unibertsitateetatik enpresetara, bildu nahi ditu, osagarritasunak euro-lurraldeko ikuspegian gauzatuko dituzten proiektu bateratzaile baten eta programa dinamizatzaile baten inguruan.
Nafarroako 18 proiektu
2019ko proiektuen lehen deialdian, Euro-lurraldeak ia 450.000 euro banatu zituen Nafarroako partaidetza izan zuten 18 proiekturen artean. Kasu horretan, euro-lurraldeko kulturari, gazteriari eta gazteen mugikortasunari, mugaz gaindiko kirol jardunbideari eta hizkuntzen erabilerari eta ikasketari buruzko proiektuak izan ziren.