Gobernuak 2023ra arte luzatu du herritarrak etxegabetzeetatik babesteko lankidetza hitzarmena

Gobernuak 2023ra arte luzatu du herritarrak etxegabetzeetatik babesteko lankidetza hitzarmena

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, foru Exekutiboak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sinatuko dute

2019/09/11
Gobernuak 2023ra arte luzatu du herritarrak etxegabetzeetatik babesteko lankidetza hitzarmena

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onarturiko erabakiaren arabera, 2023ra arte luzatu du herritarrak etxegabetzeetatik eta hipoteka-exekuzioetatik babesteko lankidetza hitzarmena. Agiria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, foru Exekutiboak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sinatuko dute.

Hitzarmen honen bitartez, jokatzeko protokoloa finkatu nahi da hipoteka-exekuzioen nahiz errentamendua ordaindu ez izanaren ondoriozko etxegabetzeei aurre egiteko. Honelako kasuetan, agintari judizialak egoeraren berri emanen die Gobernuko departamendu eskumendunei, dagokion erakundeari jakinaraz diezaioten eta kalteturiko pertsonak toki Administrazioak kudeaturiko etxebizitza arloko bitartekaritza programetan, larraldiko laguntzetan zein etxebizitza sozialerako sarbidea izateko programetan sar daitezen.

Gaur onarturiko erabakiak eranskina atxikia du hitzarmena datu pertsonalen babesean izandako lege-aldaketetara eta hitzarmenen luzatze, izaera eta araubide juridikoari buruzko araudira egokitzeko. Horrekin batera, luzapena beste lau urtez egiteko aukera ezarri du, 2023ko irailaren 22ra arte. Gaur luzaturiko hitzarmena 2016ko ekainaren 29an onartu eta urte bereko irailean sinatu zuen Nafarroako Gobernuak.

Hitzarmena indarrean sartu zenetik, Nafarroan ahultasunezko egoeran dauden 65 kasu artatu dira, guztira: 4 kasu 2017an, 15 kasu 2018an eta 46 kasu 2019aren hasieraz geroztik. Kontuan hartu behar da 2019ko apiriletik hona errentamendua ordaindu ez izanaren kasuak ere aztertzen direla.

Hitzarmena luzatu eta aldatzeko eranskina Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakari Carlos Lesmesek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azconak sinatuko dute.

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012 eta 012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere