Descárgate la app
Cigudosa kontseilariak Nafarroako ikerketa sistema sustatu du Pedro Duque ministroa eta espainiako bikaintasun zentroen aurrean
2019ko irailaren 11a
Cigudosa kontseilariak Nafarroako ikerketa sistema sustatu du Pedro Duque ministroa eta espainiako bikaintasun zentroen aurrean
Madrilen izan da Severo Ochoa zentroen Aliantzarekin eta Maria de Maeztu (SOMMa) zein gainontzeko erkidegoetako kontseilariekin egindako lan jardunaldian
Cigudosa kontseiarlia eta Duque ministroa.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, astelehen honetan Madrilen Nafarroako ikerketa sistemaren kalitatea defendatu du Pedro Duque ministroaren eta Espainiako ikerketa bikaintasunaren zentro nagusien aurrean. Cigudosak Severo Ochoa Aliantza eta Maria de Maeztu (SOMMa) unitateetan bat egindako bikaintasun zentroen lan jardunaldian izan da gainontzeko erkidegoetako kontseilariekin batera. Bilkuran izan direnek herrialde ezberdinentzako era horretako zentro edo unitateak izateak dituen onurak ezagutu dituzte.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).