María Chivitek Nafarroako Lehendakari gisa sare sozialak estreinatu ditu
Twitterren, Facebooken eta Nafarroako Gobernuko Youtube kanalean aurki daiteke
Astelehena, 2019ko Irailaren 9a

Nafarroako Lehendakari gisa María Chivitek  sare sozialetan, hala nola, Twitterren zein Facebooken kontu berriak estreinatu ditu gaur. Halaber, Nafarroako Gobernuko Youtube kanalean bideoen erreprodukzio-zerrenda izanen du.

María Chivitek eta bere kabineteak kudeatuko dituzten kontu horietara www.twitter.com/MariaChivite_NA eta www.facebook.com/MariachiviteNA  -ren bitartez sar daiteke eta Nafarroako Lehendakariaren jarduera instituzionalak jasoko dituzte.

Gaur egun Nafarroako Gobernuak 57 kontu ditu sare sozialetan, 268.000 jarraitzaile baino gehiagorekin. Nabarmenena Lehendakariaren zein Nafarroako Gobernuaren egunerokoaren berri ematen duen @gob_na da eta 39.700 pertsona baino gehiagok jarraitzen dute Twitterren.  Bestetik, Foru Exekutiboak sare sozial bakoitzean duen kontuen kopurua ondorengoa da: Twitterren 19, Facebooken 16, Youtuben 13, Instagramen 5, Linkedinen 3 eta Pinteresten 1.