Lizarrako Osasun Mentaleko Zentroa Garcia Orcoyen Ospitaleko barrutira aldatu dute

Osasun kontseilaria, Santos Induráin, gaur goizean izan da instalazio berriak bisitatzen; 1,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da
2019ko irailaren 9a
Ikusi argazki oina oharraren bukaeran.
camera_alt Ikusi argazki oina oharraren bukaeran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lizarrako Osasun Mentaleko Zentroa Garcia Orcoyen Ospitaleko barrutira aldatu dute, eta Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria, Santos Induráin, gaur goizean izan da instalazio berriak ikusten. Bisitan harekin batera izan dira Lizarrako Osasun Arloko kudeatzailea den Nancy Gonzalo eta Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuaren burua, Sara Chivite.

Osasun Mentaleko Zentro (OMZ) berria Ekialdeko blokeko behe solairuan aurkitzen da, eta pasa den astean jarri zen abian. Instalazio berrietarako 1,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da.

Lehengo OMZ Lizarrako Logroño Bidea kaleko lokal batean zegoen, eta 2018an zehar 10.345 gaixo heldu eta 246 adin txikiko artatu zituen.

Instalazio modernoak

Instalazio berriak 593 metro karratu ditu, eta bertan bi zona bereiztu dira: bata helduentzat eta bestea haur eta gazteentzat, biak fisikoko bananduta. Era berean, taldeko terapiak egiteko gelak prestatu dira. Oro har, kokapen berriari esker, laguntza hobea eta laguntzaren jarraipen handiagoa egin ahal izango da.

Lizarrako Osasun Mentaleko Zentro berriak bi sarrera ditu: bata, kanpotik zuzenekoa, ospitaleko gainerako zerbitzuetatik aparte dagoena, hiri-autobuseko geralekuaren ondoan, eta, bestea, barrutik, aldagela orokorretatik, sartzeko aukera ematen duena.

OMZko helduen zonan Psikologiako 2 kontsulta, Psikiatriako 3 kontsulta, Erizaintzako 1 eta botika-kutxak eta taldeentzako gelak daude.

Bestalde, haurrentzako eta gazteentzako zona helduen zonatik bereizita dago, eta Psikologiako kontsulta 1, Psikiatriako beste bat, haur-taldeentzako gela eta behaketa-gela daude.

Behe solairuan kokatutako zentro berriaz gain, sotoan aldagela orokor berriak eraiki dira eta lehen solairuan zaintzako langileentzako 8 logela eta boluntarioentzako eta Barneko Mediku Egoiliarren (BAME) mintegietarako lokala ere bai.

2018an artatutako gaixoak

Lizarrako Osasun Arloak 62.000 biztanle artatzen ditu, eta horietatik 9.700 0 eta 16 urte arteko adin txikikoak dira.

2018. urtean zehar, Lizarrako Osasun Mentaleko Zentroak helduen 10.345 hitzordu artatu zituen, eta horietatik 759 lehen kontsultakoak izan ziren. Adin txikiko gaixoei dagokienez, 246 artatu zituzten, 130 lehen kontsultan, eta 709 azterketa egin zituzten.

Jarduerak

Legegintzaldiaren lehen hilabeteetan zehar, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleak jarduera ezberdinak burutu ditu laguntza-arloan zein kudeaketan. Aipatzekoak dira Lehen Arretarekin egiten diren koordinazio eta integrazio lanak honako Arlo hauetan: IHAN Estrategia (Jaiotzarako eta Edoskitzarorako Laguntza Humanizatzeko Ekimena), Kronikoen Programa oinarrizko zona guztietan, bereizmena hobetzea Kirurgia Txikian eta Traumatologia eta koordinazioa Erradiodiagnostikoan eta Ginekologian.

Osasun mentaleko instalazio berriei esker, Lehen Episodio Psikotikoak Artatzeko Programa ezartzen aurrera egin ahal izango da, APetik Psikologiako profesionalengana zuzenean deribatzeko Arloa abian jartzearekin batera.

Era berean, langileen prestakuntza oso garrantzitsua izan da, eta AP eta Ospitaleko prestakuntza integratuaren barruan ikastaro mordoa eman da; horrez gain, gaixoekin parte hartzea landu da (Protesiaren Eskola Traumatologiaren, Lehen Arretaren eta Gaixoen parte hartzearekin).

Osasuneko Oinarrizko 8 Zonetako Arloko Lehen Arretan, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren estrategian parte hartzen dute norberaren zaintzarako plan komunitarioarekin.