Eduardo Santos, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, NJANko Lehendakari eta Fiskalburuarekin bildu da
Eduardo Santos, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak lehen topaketa izan du Joaquín Galve, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakari eta José Antonio Sánchez, Auzitegi horretako Fiskalburuarekin. Iruñeko Justizia Jauregian egindako bileretan legegintzaldi honetan departamentuak eta Auzitegiak izan beharreko harreman estuaren oinarriak ezarri dira eta Foru Gobernuaren eta NJANen arteko koordinazio estuaren beharra nabarmendu dute. Santos, Rafael Sainz de Rozas, Justiziako Zuzendari Nagusiarekin batera izan da bileran.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)