2019ko abuztuaren 30a

Hezkuntzak ia 200.000 euro bideratu ditu 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako 17 ikastetxetan hobekuntzak egiteko

Zentroen eraldaketa eta handitze lanak egitera bideratuko dira

Hezkuntza departamentuak 193.421,50 euro bideratuko ditu 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako 17 ikastetxetan lanak egiteko. Dirulaguntzak, bestelako lanean artean, guneak moldatu edo handitzera bideratuko dira. Ebazpena gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntzak jasoko dituzten Haur Hezkuntzako ikastetxeak honakoak dira: Cadreitako Colorines HE, Oteizako San Salvador HE, Altsasuko Txirinbulo HE, Tafallako Haur Hezkuntzako Ikastetxea, Orkoiengo Ostadar HE, Azkoiengo 0 eta 3 urte bitarteko ikastetxea, Leringo Amado Alonso HE, Villafrancako HE, Cascanteko Coloretes HE, Lizarrako Arieta HE, Arbizuko Kattuka HE, Arangurengo Udaletxearen Tipi-Tapa HE, Berriobeitiko Artika HE, Doneztebeko Askin HE, Vianako Don Jaime García Orio HE, Buñueleko Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta Artaxoako Haur Hezkuntzako Ikastetxea.

Ikastetxeek egingo dituzten hobekuntza lanen artean jolasleku, teilatu eta kanpokaldean lanak zein energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak.