2019ko abuztuaren 27a

Miriam Martón Pérez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile berria

Datozen egunotan Gobernuari proposatuko zaio bere izendapenerako
Miriam Martón Pérez 
Miriam Martón Pérez   Deskargatu irudia Irudi galeria

Miriam Martón Pérez proposatuko diote datozen egunotan foru Gobernuari Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zebitzuko, Eskubide Sozialetako Departamentuko erakunde autonomoko, zuzendari kudeatzaile berri izendatzeko.

1974an Tuteran jaiotakoa baina jatorriz Valtierrakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Psikologian lizentziaduna da Salamanca-ko Unibertsitatetik eta Lan Zientzietan Errioxako Unibertsitatearen eskutik. Master bat dauka Laneko Arriskuen Prebentzioan.

Bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoko Nafarroako Institutuan (INAP) hasi zuen Laneko Psikologo eta 1997tik 1997arteko erakundeen inguruko programa batean. Geroago, 1999 eta 2003 urteen bitartean, “Sinergium” enpresako giza baliabideen sailean lan egin zuen aholkulari moduan.

2002 urtetik aurrera UGT-ren Enpleguaren Osoko-Zentroan hasi zen hasiera batean lan orientatzaile moduan eta geroago, 2014-2016 urteen bitartean, Enplegu Zerbitzuaren zuzendari moduan.

2016tik 2018ra orientazio, formazio eta txertatze programak burutzen dituen “Acción Laboral” enpresan lan egin zuen lurralde-ordezkari moduan. 2018tik gaur egun arte Nafarroako Gobernuaren Kulturarteko Bitartekaritza Taldearen koordinatzailea izan da Iruñako Gurutze Gorrian.

2019ko abuztuan, Eskubide Sozialetako Departamenduko erakunde autonomoa den Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.