2019ko abuztuaren 27a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 400.000 euroko ekarpena egin du ekintzailetza eta tokiko garapena sustatzeko

Partzuergo zein erakundeak diren Eder, Cederna Garalur, Teder eta Erdialdeko agenteen soldatak diruz lagunduko ditu

Eskubide Sozialetako Departamentuak partzuergo zein erakundeak diren Eder, Cederna Garalur, Teder eta Erdialdeari 396.200 euro eman dizkie, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten lan eta toki-garapeneko 25 agenteen soldaten zati bat diruz laguntzeko.

Cederna Garalurrek 155.650 euro jaso ditu, 5,5 jardunaldi diruz laguntzeko; Teder Elkartek, 99.050 euro bi jardunaldirako; EDER Partzuergoak, 84.900 euro 3,5 jardunaldietarako eta Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldeak 56.600 euro jaso ditu hiru jardunaldi diruz laguntzeko.

Nafar Lansarek soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz laguntzen ditu, ekintzailetzari laguntzeko, lan egiten dutenaren arabera. Lanaldi oso batengatik 28.300 euro jaso ditzakete gehienez.

Ekintzailetzari laguntzeko agenteek egiten dituzten zerbitzuak ondorengoak dira: inguruan sor daitezkeen aukerak aztertzeko zein identifikatzeko lanak egin; ekintzaileak sentsibilizatu eta bereganatu, eta informazio, diagnostiko eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituzte ( enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren izapideak, Nafarroako aholkularitza sarea, finantziazio iturriak, bideragarritasun azterlana, eta gehiago). Halaber, lehen funtzionamendu faseetan laguntza ere eman dezakete.

Agenteek 2018an 945 pertsonei arreta eman zieten, eta horren ondorioz, 261 enpresa zein 297 lanpostu sortu ziren.