2019ko abuztuaren 1a

Montessori pedagogia eta espezie inbaditzaileak, hurrengo udako ikastaroetako gaiak

NUP eta Nafarroako Unibertsitateak antolatuta abuztuaren 5etik 9ra izanen dira Kondestable Jauregian

Datorren astean Nafarroako unibertsitateak antolatutako bi ikastarori emanen zaio hasiera. “3 eta 6 urte bitarteko Montessori Pedagogia: zentzumenen hezkuntzatik irakurtze-idazkerara” ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du eta Kondestable Jauregian izanen da abuztuaren 5etik 9ra. Leku eta data berean, Nafarroako Unibertsitaeak antolatutako “Inbasoreak: etsaia etxean” ikastaroa izanen da.

-“3 eta 6 urte bitarteko Montessori Pedagogia: zentzumenen hezkuntzatik irakurtze-idazkerara”: “Zentzumenen hezkuntza” eta “bizitza praktikoaren arloa” Montessori pedagogiaren bi oinarri sendo dira Haur Hezkuntzan. Haurrei laguntzen diete beren independentzia, autonomia, ordena, koordinazioa, kontzentrazioa, autokontrola, motrizitate fina eta zentzumenen finketa garatzen. Bi arloen lana ezinbestekoa da geroko ikaskuntza asko garatzeko, besteak beste, irakurketa-idazketa. Ikastaroa, maisu-maistra, hezitzaile, hezkuntzarekin zerikusia duten diziplinetako ikasle, guraso eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrekin lotura duten edozein pertsonari dago zuzendua, baita pedagogologia aktiboak ezagutzeko interesa duen beste edozeini ere.

-“Inbasoreak: etsaia etxean”: Espezie inbaditzaileak dira, gaur egun, planetaren biodibertsitatearen mehatxu nagusietako bat. Tokiko espezieek gizakien jarduera askori egin behar diete aurre, eta zuzenean baldintzatzen dute haien biziraupena; adibidez, habitata galtzea eta degradatzea. Hala ere, horri ekosistemetatik kanpoko espezieekiko lehia zuzena gehitu behar zaio, modu artifizialean iritsi direnak eta beren ingurune naturaletik kanpo hedatzeko arrakasta handia lortzen ari direnak. Espezie inbaditzaileek kalte ekologiko handiak eragiten dituzte ekosisteman, eta, askotan, galera ekonomiko milioidunak eragiten dituzte, baita osasun publikoko arazo larriak ere.

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/