Descárgate la app
Nekazaritzako elikagaien industrietan eginen diren inbertsioetarako 10 milioi euroko diru-laguntzak bideratuko dira
2019ko uztailaren 29a
Nekazaritzako elikagaien industrietan eginen diren inbertsioetarako 10 milioi euroko diru-laguntzak bideratuko dira
Garapen Ekonomikoko Departamentuak nekazaritzako elikagaien industrian inbertsioak egiteko 10.042.350 euroko diru-laguntzak deitu ditu 2019rako. Laguntza horiek, Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapeneko Planaren barne daude.

Halaxe jaso da Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO) abuztuaren 7an argitaratuko duen Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren jarduneko zuzendari nagusi Izaskun Goñiren ebazpenean. Eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena NAOn argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 2019ko azaroaren 30era arte luzatuko da, azkena barne.
Nekazaritzako produktuen transformazioan, merkaturatzean zein garapenean inbertsioak sustatu eta Nafarroako nekazaritzako elikagaigintzaren lehia-posizioa hobetzea da laguntza hauen helburua.
Transformazioaren eta merkaturatzearen arloko hobekuntzak, produktuaren balio erantsia gehitzea, kalitatearen hobekuntza, ekoizpen gaitasuna areagotzea, energia eraginkortasuna, enpleguaren hazkundea, jardueren dibertsifikazioa, ingurumen babesa, lan segurtasuna, establezimendu berri baten sorrera eta abian dagoen establezimendu berri bat handitzea dira, besteak beste, proiektuei atxikitako betekizunak.
Diruz laguntzen ahal diren gastuen artean, honako hauek nabarmentzen ahal dira: ondasun higiezinen eraikuntza, erosketa edo hobekuntza; makineria edo ekipamendu berriaren erosketa edi errentamendua; programa informatikoetan zein patenteen erosketan egindako inbertsioak, eta lizentziak eta autoretza-eskubideak eta marka erregistratuak.
Proiektuak laguntzak eskatzen diren egunetik 2020ko ekainaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.