2019ko uztailaren 29a

2. eta 3. mailako Profesionaltasun Ziurtagirien ikastaroetara sartzeko funtsezko gaitasunen probak deitu ditu

Izen emateko epea astelehen honetan hasi eta ostiralean, abuztuak 16 amaituko da

Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpean dagoen erakunde Nafar Lansarek abuztuaren 26, 27 eta 28rako gaztelania eta matematiketan funtsezko gaitasunen probak deitu ditu.

Astelehen honetatik, uztailak 29, eta ostirala arte, abuztuak 16, izen-ematea egin daiteke, Altsasuko, Agoitzeko, Lizarrako, Lodosako, Iturrondoko (Burlata), II. Zabalguneko (Iruña), Doneztebeko, Tafallako eta Tuterako enplegu agentzietan

Deialdiko izapide fitxan, probetara sartzeko pertsonek bete behar dituzten baldintzak eta azterketak prestatzeko beharrezkoak diren material orientagarriak azaltzen dira. Azterketak Burlatako Iturrondo agentzian eginen dira.

Proba horiek gainditzen dituztenek, 2. eta 3. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko ikastaroetara sar daitezke. Langile bat kualifikazio profesional batean egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da profesionaltasun ziurtagiriak. Ikastaro batera sartzeko beharrezkoa den titulu akademikoa eduki ez gero, funtsezko gaitasunetan (gaztelania, matematikak, eta ingelerako ikastaro batzuetan) maila froga daiteke.

Funtsezko gaitasunen proben hurrengo deialdia 2020ko urtarrila-otsailean izanen da. Horiek prestatzeko, Hezkuntza Departamentuak eta Nafar Lansarek, Helduentzako Hezkuntza Zentro Iraunkorretan zein Iturrondo enplegu agentzia bateratuan (ingelera), ikastaroak antolatu dituzte.