Tuterako Reina Sofia Ospitaleak “Abentura operazio-gelan” ipuina berrargitaratu du, ebakuntza jasoko duten haurrei zuzenduta
Gida-ipuina Nafarroako Ospitale guneko profesionalek sustatu zuten, Nafarroako Osasun Sistema Publikoko Humanizazio Planaren baitan
Ostirala, 2019ko Uztailaren 26a
Ezkerretik eskuinera Emakumearen, Nerabearen eta Umeen Zaintzarako Erizaintzako Unitate buru Lorena García, Osasun Arloko Laguntza-Zaintzetako Zerbitzuko buru Montse Torres; Irakaskuntzarako, Zaintzak eta Berrikuntzan Garapenerako eta Kudeaketari Laguntza emateko Erizaintzako Unitateko buru Cristina Prieto, eta Bloke Kirurgiko eta Esterilizazioan Zaintzetarako Erizaintzako Unitateko buru Rosa Orta.

Tuterako Osasun Guneak “Abentura operazio-gelan” gida-ipuina berargitaratu du Reina Sofia Ospital gunera egokituz, erietxean ebakuntza izango duten haurrei zuzenduta. Gida haurren ebakuntza-gelako langileek, Nafarroako Ospital Guneko Kirurgia Handi Anbulatoriako unitateak eta Navarrabiomedek sortu zuten gaixo gazteek ebakuntza-gelan sartu aurreko beldurra arintzeko helburuarekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)