2019ko uztailaren 25a

Osasunbideko Laborategiko Teknikari Espezialisten 31 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa deialdia ireki da

Izena emateko epea zabalik da abuztuaren 26a bitartean eta aukeraketa probak abenduan hasiko dira

Jarduneko Nafarroako Gobernuak laborategiko teknikari espezialisten 31 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa deialdia zabaldu du, funtzionarien erregimenean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdia, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailaren izenean, uztailaren 2ko, 812E/2019 ebazpenaren bitartez onartu da, eta gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Probak abenduan hastea aurreikusi da.

Aukeraketa prozesuan parte hartzeko eskaerak bihartik abuztuaren 26a bitartean egin ahal izango dira. Izen ematea eta ordainketa online egingo da Nafarroako Gobernuak deialdi honetarako webguneko izapide fitxa betez.

Hautagaiek 26 euroko tasa ordaindu beharko dute, honakoak salbu: %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak eta lan-eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak.

Deialdiaren informazioan hatagaiek bete beharreko ezaugarri guztiak agertzen dira, bestelakoen artean, proben ezaugarriak zein gai zerrenda.

31 plaza hiru txandatan

31 plazak hiru txandatan banatuko dira: 14 plaza txanda librean, 14 promozio txandan eta 3 %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako.

Promozio txandako bakanteei dagokioenan, aurkeztutako pertsonek gutxiengo puntuazioa lortzen ez badute, plaza horiek txanda libreko kideekin beteko dira.

Era berean, desgaitasuna duten pertsonentzako txandan hautagaiek eskatutako gutxieneko emaitzak ez baditutzte eskuratzen, plaza horiek dagokion txandari gehituko zaizkio deialdian jasotzen diren oinarrietan jasotzen den moduan.