2019ko uztailaren 24a

Gobernuak kontuan hartu du Nafarroan galzorian dauden espezieen katalogoa eguneratzeko foru dekretu proiektua

Pausu honen ondoren, Nafarroako Kontseiluari helaraziko zaio irizpenerako

Jarduneko, foru Gobernuak, kontuan hartu du foru dekretu proiektua zeinaren bidez babes bereziko espezie basatien zerrenda, galzorian dauden landareen katalogo berria eta galzorian dauden animalia espezieen katalogoa eguneratzen den.

Pausu horren ondoren, testua Nafarroako Kontseiluari helaraziko zaio bere irizpena egin dezan.

Aurreko katalogazioetatik igaro den tarte luzearen ondorioz, zenbait espeiziek aldaketak izan dituzte kopuru mailan, eta horrek beharrezkoa egin du egoera berraztertzea.