2019ko uztailaren 18a

“Irakurtzen duten emakumeak, idazten duten emakumeak” udako ikastaroen hurrengo hitzordua

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako ikastaroa Kondestablen izanen da uztailaren 22tik 26ra

Datorren astean hasiera emanen zaio Nafarroako Unibertsitateak antolatutako “Irakurtzen duten emakumeak, idazten duten emakumeak” ikastaroari. Uztailaren 22tik 26ra eginen da, Iruñeko Kondestable Jauregian.

-“Irakurtzen duten emakumeak, idazten duten emakumeak” ikastaroan eduki historiko jakin batzuk uztartuko dira hainbat arlotan: sormenarekin eta sormenezko idazketarekin emakumeak duen harremana, gaur egungo literatura-ingurunea, idazleen, argitaratzaileen eta literatura-kritikarien eskutik. Beren sorkuntza-esperientzia eta literatur bizitzaren ingurukoak eskainiko dituzte: argitalpen-sektorea, sariak, teknologia digitalen eragina, etab. Oro har, interesa daukan edonori dago zuzendua ikastaroa, idazteko eta irakurtzeko zaletasuna dutenei edota gradu humanistikoko ikasleei, bereziki Filologia Hispanikoa eta Literatura nahiz idazketa sortzaileko ikasleei.

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/