Descárgate la app
Gobernuak Düsseldorfe-ko Medikuntza Azokan osasun-arloko teknologiako enpresa nafarrek parte hartzea bultzatu du
2019ko uztailaren 16a
Gobernuak Düsseldorfe-ko Medikuntza Azokan osasun-arloko teknologiako enpresa nafarrek parte hartzea bultzatu du
Osasun-arloko teknologiako enpresa nafarrek eskaerak aurkez ditzakete azaroan Düsseldorf-eko Medikuntza Azokan parte hartzeko Nafarroako Gobernuaren eskutik. Medikuntza-teknologiako munduko azoka garrantzitsuena da, eta urtero 120 herrialdetako 130.000 profesional inguru biltzen dira bertan.
Ondorengo estekan aurki daitezke enpresa interesatuentzako informazio guztia nahiz izena emateko eskaera-inprimakia. Eskaera irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.
Foru Exekutiboaren ekimenaren barnean, Nafarroako enpresentzat "Navarra Health" standa jartzen da alboko Pabiloian (Hall 15), Feninek antolatuta, eta bilera egiteko edo elkartzeko erabili daiteke. Era berean, enpresa-mailako topaketak antolatuko dira bezero potentzialekin "Healthcare Brokerage Event-en" esparruan, Enterprise Europe Network-ekin lankidetzan.
Halaber, Nafarroako Gobernuak Nafarroako erakundeen sustapen-katalogo bat aginduko du azokan entregatzeko eta "Navarra Health" standaren barruan parte hartzen duten erakundeak sustatzeko eta hedatzeko.
Gehienez ere 20 enpresa hautatuko dira, eta hautaketa erregistro-ordenaren arabera egingo da, aurrean adierazi bezala irailaren 15era bitarteko epean.
Parte hartzeko, Nafarroan helbide soziala eduki behar da eta Foru Komunitatean garapen eta/edo ekoizpen lanak egin, osasun-arloko teknologiaren sektoreko erakunde bat izatearekin batera: zentro teknologikoak, osasun-arloko teknologiako produktuak fabrikatzen dituzten enpresak, e.a.
Gogoratu behar da jarduera hau Nafarroako sektore estrategikoak babesteko (S3) estrategiaren barnean kokatzen dela, merkatu estrategikoetarako Nafarroako Nazioarteko Planaren bitartez eskaintzen dena. Kasu honetan, osasun sektorea S3ko sektore bat da eta Alemania enpresentzako merkatu estrategiko bat.