Descárgate la app
Nafarroako Ogasunak behin-behineko egoitza zabalduko du Tafallan uholdeak kaltetutako bulegoa egokitzen den bitartean
2019ko uztailaren 15a
Nafarroako Ogasunak behin-behineko egoitza zabalduko du Tafallan uholdeak kaltetutako bulegoa egokitzen den bitartean
Izapideak egin behar dituztenek Lizarrako edo Iruñako bulegoetan egin ditzakete edo zergadunen arretarako telefonora deituz
Nafarroako Ogasunak epe laburrean Tafallan bulegoa zabalduko du zergadunei ohiko zerbitzua eskaintzeko. Hiriko Teófano Cortes plazan kokatutako bulegoa erabili ezinik geratu da pasa den astean zonaldean izandako uholde larriek eragindako kalteen ondorioz.
Tafallako behin-behineko bulegoa erdigunean kokatuko da. Bien bitartean, bulegoan bertan izapideak egin behar dituztenek Lizarrako (Koroatzearen plaza 2) edo Iruñan Esquiroz kalea 16 eta 20 bis bulegoetan egin ditzakete. Halaber, Zergadunen Arretarako 948 50 51 52 telefonoa erabilgarri dago eta baita hacienda.tributaria.navarra@navara.es e-posta ere.