Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria kontratatzeko prozesua zabalik da
Uztailaren 31a bitartean aurkeztu daitezke hautagaitzak
Osteguna, 2019ko Uztailaren 4a

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea zuzendari bila dabil Europako lurralde lankidetzarako taldearen gidaritza hartzeko. Hautagaitzak uztailaren 31a bitartean aurkeztu daitzeke.

Lanpostua Hendaian dago kokatua eta hurrengo loturan kontsulta daitezke eskatutako perfileko ezaugarriak zein kurrikuluma eta lanpostua eskatzeko motibazio gutuna nola helarazi.

Kargua hartuko duen zuzendariak Euroeskualdearen presidentearen aginduetara egingo du lan eta 5 eta 7 pertsonen arteko lantaldea koordinatuko du. 2017-2020 Euroeskualdeko Plan Estrategikoarekin lotutako herrialdeko elkarlanerako proiektuak kudeatzea izango du zeregin nagusia.