Descárgate la app
Bidasoa ibaian izokinak arrantzatzeko behin-behineko debekua uztailaren 5era arte mantenduko da
2019ko uztailaren 2a
Bidasoa ibaian izokinak arrantzatzeko behin-behineko debekua uztailaren 5era arte mantenduko da
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuak, eguraldiaren iragarpena eta Berako Kontrol Estazioan neurtutako Bidasoa ibaiaren ur tenperaturaren bilakaera ikusita, dagokion ibai-tartean izokina arrantzatzeko behin-behineko debekua uztailaren 5era arte (ostirala) mantentzea erabaki du. Astean zehar aurreikuspen-aldaketarik ez badago, zaletuek praktika horretara bueltatzeko aukera izango dute hilaren 6tik (larunbatetik) aurrera.
Uraren tenperatura 19 ºC-tik gorakoa denean (kontsultatu hemen: www.agua.navarra.es eta eguraldi txarrak espezieen integritatea arriskuan jar dezakeenean, Debekualdien Foru Aginduak izokinaren arrantza behin-behinean debekatzen du, prebentziozko neurri gisa. Aurreikuspen hori dela eta, Nafarroako Gobernuak ekainaren 29an (larunbatean) espeziearen arrantza debekatu zuen. Neurri hori ostiral honetan bertan indargabetuko da.