2019ko uztailaren 1a

Nafarroako Gobernuak eta Gurutze Gorriak kontratua sinatu dute Atzerritarren Esparruko Arreta eta Aholkularitza Zerbitzua kudeatzeko

1.667 laguni arreta eman zitzaien zerbitzu honetan 2018. urtean
Ezkerretik eskuinera, Gema Mañú eta Marta Urdánoz, kontratuaren sinaduran.
Ezkerretik eskuinera, Gema Mañú eta Marta Urdánoz, kontratuaren sinaduran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Jarduneko Gizarteratze eta gizarte babeseko  zuzendari orokor Gema Mañúk eta Nafarroako Gurutze Gorriko Marta Urdánoz idazkari autonomikoak gaur goizean kontratu bat sinatu dute, Nafarroa osoari zerbitzua eskaintzen dion Atzerritarren Esparruko Arreta eta Aholkularitza Zerbitzua kudeatzeko. Kontratua urtebeterako sinatu da eta urtebeteko epeez luzatu ahal izango da, gehienez bost izanik.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, legealdi honetan abian jarritako zerbitzu honen xede nagusia etorkinak gizarteratzeko eta lan arloan sartzeko prozesua erraztearen alde egitea da, egiturak eta erkidegoen baliabideak eskuragarri jarriz, 2018-2021eko Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoarekin bat eginez.

Hona hemen programaren bestelako xedeak: atzerritarrei dagozkien dokumentazio prozesuak bideratzea eta baita atzerritarra izatea faktore erabakigarria den beste edozein prozesu ere, dokumentuak eskurragarri jarriz eta horiek erregularizatuz, dokumentazio prozesuekin lotutako dagozkien erakundeekin eta erkidego baliabideekin koordinatuz, eta etorkinen autonomia sustatuz, euren prozesu propioak prestatzeari, aurkezteari eta jarraitzeari dagokienez.

Horrez gain, osagarrizko programa espezializatu gisa egituratu da, esparru desberdineko profesionalen esku-hartzea osatuz (familia, etxebizitza, hezkuntza-prestakuntza, kultura eta aisialdia, osasuna, gizarte zerbitzuak, lana, juridiko-administratiboa, etab.), etorkinei, eta baita horiek hartzen dituen gizarteari ere, atzerritarren esparruko aholkularitza zerbitzua eskuragarri jartzeko helburuarekin, atzerritarraren kategoriak, esku-hartze prozesuaren barruan, bereizgarri gisa jarduten duen prozesu horiei guztiei buruzko infomazioa eta orientazioa eskaintzeko.

Arreta sistema gizarte zerbitzuen arlo guztietan

Zerbitzuak arreta sistema bat dauka, zeinek Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako arlo guztietan arreta eskainiko duen, eta antolamendurako bederatzi gune fisiko ditu, hurrengo herrietan: Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Altsasu, Lodosa, Cintruenigo eta Castejon.

Zerbitzua eskuratu ahal izateko, erabiltzailearekin zuzenean aurretik hitzartuko da, hura entitatearekin zuzenean harremanetan jarri ondoren, aurretiko hitzordua eskatzeko, edo Foru Erkidegoan dauden baliabide zehatzenetariko batek desbideratuta. Horri dagokionez, azpimarratu behar dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Auzoko Unitateek egindako desbideratzeak, eta baita Atzerritarren Bulegoak eta Erregistro Zibilak egindakoak ere.

Bestalde, telefono eta posta elektronikoaren bidezko arreta zerbitzu bat matenduko da, non esku-hartzearen lehenengo mailako gaiak ebatziko diren eta, beharrezkoa izanez gero, bertan bertako elkarrizketara bideratuko diren.

Talde edo erkidego izaerako eskaerei dagokienez, eskaera egindako entitateek eta baliabideek mota honetako esku-hartzeak eskatu ahal izango dizkioete zuzenean Zerbitzua eskaintzen duen entitateari.

Zerbitzua garatzeko, atzerritarren esparruan adituak diren sei profesional izango dira lanean.

1.667 laguni arreta eman zitzaien 2018an

Zerbitzu honetan, iaz, guztira, 1.667 lagun artatu zituen. Gehien eskatu ziren izapideak honako hauek izan ziren: sustraitze eskaerak (%15,25), nazionalitatea lortzea (%15,34) erkidego txartela (%15,27) eta administrazio egoera erregularitzatzea (%11,34).

Bestalde, hainbat sentsibilizazio tailer garatu ziren eskoletan eta baita prestakuntza saioak ere, gizarte, hezkuntza eta osasun esparruko profesionalei zuzenduta.