Descárgate la app
53 entitatek I+G+b proiektu estrategikoak garatzeko 9,4 milioi euroko diru-laguntzen emaitza argitaratu da
2019ko uztailaren 1a
53 entitatek I+G+b proiektu estrategikoak garatzeko 9,4 milioi euroko diru-laguntzen emaitza argitaratu da
Jarduneko Nafarroako Gobernuak, Industria, Energia eta Berrikuntzarako Zuzendaritza Orokorraren bitartez, Foru Erkidegoko Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) zehaztutako erronkei jarraituz I+D+g proiektu estrategikoak garatzeko diru-laguntzen emaitza argitaratu du. Exekutiboak guztira 9.433.790,39 euro banatuko ditu 53 entitateren artean.
Enpresa eta erakunde onuradunek esku hartzen dute Nafarroako Espezializazio Adimentsuko Estrategiak (S3) ezarritako erronkei erantzuten dieten 9 proiektu abian jartzen:
- 1. Erronka, VOLTA III: 0 emisioko, irismen luzeko eta teknologia aurreratuko ibilgailuak. Bi proiekturako finantzaketa onartu da: 1.702.872,10 euro.
- 3. Erronka, GEMA III: Genomika eta medikuntza aurreratua. Bi proiektu finantzatuko dira: 3.328.705,70 euro.
- 4. Erronka, ALPES II: Elikadura Pertsonalizatua eta Iraunkorra. Proiektu batek jasoko du diru-laguntza: 792.463,34 euro.
- 5. Erronka, IRIS I: Adimen Artifiziala eta Industria eta Gizarterako Robotika. Proiektu baterako finantzaketa onartu da: 953.064,80 euro.
- 6. Erronka, IDEA I: Ideia Disruptibo Emergente Aplikatuak. Proiektu batek jasoko du diru-laguntza: 1.110.225,54 euro.
- 7. Erronka, SIBERIA I: Bioteknologiako Baliabide Berritzaileak Energia, Osasun-arloko Erronka, Industria eta Nekazaritzako Elikadurarako. Bi proiektu onartu dira: 1.546.458,91 euro.
Laguntzak deskribaturiko sei arloren inguruko proiektuentzat izango dira, eta hiru urtetan banatuko dira: 1.173.965,35 euro 2019ko Aurrekontuaren kargura; 4.313.485,57 euro 2020ko ekitaldiaren kontura eta 3.946.339,47 euro 2021eko aurrekontuaren kontura.
53 erakunde onuradunetatik, zazpik proiektu bat baino gehiagotan hartzen dute parte:
- Teknologia eta Elikadura Segurtasuneko Zentro Nazionala: 4. eta 7. erronketan hartzen du parte bi proiekturekin.
- Automozioa eta Mekatronika I+G Fundazioa: hiru proiektu, horietako bi 1. erronkan eta beste bat 5. erronkan.
- Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa: bi proiekturekin hartzen du parte 3. eta 6. erronketan.
- Miguel Servet Fundazio Publikoa: bi proiektu 3. erronkan.
- Inbiolev SL: bi proiekturekin hartuko du parte 7. erronkan.
- Nafarroako Unibertsitatea: lau proiekturekin hartuko du parte 3., 4., 6. eta 7 erronketan.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa: hiru proiekturekin hartuko du parte 1., 4. eta 7. erronketan.
Hiru fundaziok milioi bat eurotik gora jasoko dute proiektu ezberdinetan parte hartzeagatik: Miguel Servet Fundazio Publikoari 2.082.048,92 euroko diru-laguntza eman zaio; Fundazio Mediko Aplikatuarentzat 1.596.287,86 euroko finantzaketa onartu da, eta Automozio eta Mekatronikako I+G+b Fundazioak 1.135.572,21 euro jasoko ditu.
Gogoratu behar da S3-ko 24 erronkatan lehentasuneko sei arlo ekonomiko hartzen direla; hala nola, automozioaren eta mekatronikaren sektorea, elikadura-katea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak.