2019ko ekainaren 27a

Aukeratuak izan diren Hezkuntza Berritzeko Proiektuen behin behineko zerrenda argitaratu da

Hezkuntzaren berrikuntzarako 66 proposamen onartu ditu departamentuak eta 2019-20 ikasturtean garatuak izan daitezen diru laguntza bideratuko die

Trebakuntza Zerbitzuko Hautaketa batzordeak, irakasleen etengabeko formazioa arautzen duen hezkuntza zuzendariak apirilaren 1ean onartutako 149/2019 ebazpenean oinarrituta, jaso diren ehun bat proiektu aztertu ditu. Hezkuntza departamentuak ematen duen diru laguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da proiektuek 60 puntutik gorako balorazioa lortzea eta, aurten, 66 proiektuk lortu dute puntuazio hori gainditzea. Beraz, proposamenean adierazitako zenbatekoa jasoko dute zentroek, betiere 1.000 euroko mugara arte. Dirua ordain-agiriak aurkeztutakoan bideratuko zaie ikastetxeei.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).