Descárgate la app
Osasun mentala, ekologia, argazkilaritza eta moda datozen udako ikastaroetako gaiak
2019ko ekainaren 20a
Osasun mentala, ekologia, argazkilaritza eta moda datozen udako ikastaroetako gaiak
Nafarroako unibertsitateek datorren asterako antolatutako ikastaroen artean NUPeko Ekologiako Udako Eskolaren 5.edizioa izango da, eta, bestalde, osasun mentala, ekologia, zientzia eta moda landuko dira.
-“NUPeko Ekologiako Uda Eskolako 5. edizioa: baso-biomasa energia-iturri jasangarri gisa erabiltzen”: Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta ekainaren 26tik 28ra izanen da Iruñeko Ingurugiro Hezkuntzako Museoan. Bertan honako gaia izango dute hizpide: Munduko landa-komunitate askok baso-suteen arriskua jasaten dute; biztanlego txikiagoak eta isolatuak izatearen eragozpenak ere pairatzen dituzte, eta banaketa-sareetara konektatuta ez daudenez, erregai fosilak hiri handienetatik garraiatu behar dira, horrek dakarren gainkostuarekin. Eta, hala ere, horietako asko erregai ugariz inguratuta daude, tokikoa eta karbono-ekoizpen gutxikoa: baso-biomasa. Horrek guztiak aukera bikaina eskaintzen du sute-arriskuaren kontrola eta energia-iturri berrien garapena uztartzeko, klima-aldaketara egokitzeko. . Horretarako, baso-biomasa kudeatzea beharrezkoa da, epe luzera iraunkortasun biologikoa ziurtatzeko.
-“Osasun mentala eta gizartea: psikofarmakoen erabilera arrazionala”: Tuterako UHUnek antolatutako ikastaroa unibertsitatearen egoitzan izanen da ekainaren 24tik uztailaren 3a bitartean. Botiken artean gehien erabiltzen diren sendagai-familien artean psikofarmakoak bilakatu dira erabilienak. Sendagai eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren txosten baten arabera, depresiboen eta somniferoen erabilera %84 handitu da hamarkada bakar batean, eta, hala ere, Estatu Batuetan, osasun publikoko epidemia batez hitz egiten den arren, Espainia aitzindari bihurtu da Europako lider izanik. Ikastaro honen helburua psikofarmako nagusiak ezagutzea eta horiek zentzuz erabiltzeko gakoak azaltzea izango da.
-“Lurraldea, paisaia eta identitatea” Tuterako UHUNek antolatutako hitzaldia Jon Cazenade argazkilariak eskainiko du ekainaren 27an unibertsitatearen egoitzan. Norberaren biografiari estu lotutako subjektu fotografiko gisa aurkeztuko da paisaia: inguratzen gaituen mundua irudiekin lotzen da, testuingurua ulertzeko eta, hala, bakoitzaren izatea definitzeko. Lurralde bat argazkitan jasotzeko ekintzaren bitartez, norberaren identitatearen mapa bat eraikitzeko izango den bideari ekiten zaio, eta horrela egituratzen da imajinario bisual propio bat, norberari dagokiona eta esanguratsu zaiona. Premisa horretatik abiatuta, espazio bateratu bat sortzea da hitzaldi honen asmoa, irudien bitartez hausnarketa bat egiteko hainbat alderdiren inguruan, besteren artean: memoria indibiduala eta kolektiboa, paisaiaren osagai fisikoa eta espirituala, ekintzaren isiltasuna edo garrantzia argazkiak ateratzerakoan, kontzientzi hartzeko etengabeko ariketa gisa hartuta.
-“Itzalak eta formak. Eguneroko txokoak zientziaren ikuspegitik”: Badira beti hor egon diren gauzak, eta, gainera, molestatzen ez dutenez, ez digute kezkarik sortzen. Baina hor ere historia interesgarriak aurki daitezke. Zergatik duten oliba hezurgabetuek zuloa beti leku berean edo zergatik ilunabar batzuk besteak baino koloretsuagoak diren. Zergatik dauden itzal oso garbiak eta beste batzuk lausoak, edo noiz lausotzen den gehiago dutxaren ispilua. Galdera horiek eta antzeko beste askok azalpen zientifiko errazak dituzte. Jarduera horretan begirada horrekin ateratako argazki batzuk errepasatuko dira.
-“Moda fronte guztietatik” Tuterako UHUnek ekainaren 30ean eskainiko duen ikastaroa honako kideek emanen dute. Batetik, Nieves Álvarez, Espainiako kate orokor batean dagoen moda, kosmetika eta life style programa bakarreko aurkezleak. Espainiako nazioarteko top modelen artean izan da, YSLen musa, eta gaur egun Parisko Goi Joskunean desfilatzen jarraitzen du. Gainera, haurrentzako moda diseinatzen du, bere enpresarekin. Modelo-esperientziaz eta top model izatetik telebistaren eta moda-diseinuaren mundura igarotzearen esperientziaz hitz egingo du. Bestetik Fran Marto, moda munduko estilista ezagun eta ospetsuenetako bat da eta hainbat celebritiren itxuraz arduratzen da (Cristiano Ronaldo, Alessandra Ambrosio, Nieves Álvarez, e.a.). Komunikabidetako kolaboratzailea da eta estilistaren lana zertan datzan azalduko du.
Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko:
https://udakoikastaroak.navarra.es/