2019ko ekainaren 18a

Gobernuak informazioaren segurtasunari buruzko funtzioak zehaztu ditu Lehendakaritza Departamentuko lau unitatetan

Atal hauei dagozkie: Errendimenduaren Segurtasuna eta Kudeaketa; Proiektuak; Segurtasuneko Koordinazioa; eta Estatistikak eta Informazioaren Kudeaketa

Jarduneko Nafarroako Gobernuak foru dekretua onetsi du gaurko bilkuran Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko lau ataletako informazioaren segurtasunari buruzko funtzioak finkatzeko. Dekretu honek Departamentuaren egitura organikoa zehaztu zuen irailaren 9ko 198/2015 foru dekretua aldatu du.

Zehazkiago esanda, hauexek dira informazioaren segurtasunari buruzko dekretuari atxikitako lau atalak: Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Errendimenduaren Segurtasuna eta Kudeaketa; Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Proiektuak; Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasuneko Koordinazioa; eta Idazkaritza Tekniko Nagusikoo Estatistikak eta Informazioaren Kudeaketa.

Aldaketa honen ondorioz, aipaturiko Atalak, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politikan zehaztutako informazioaren segurtasunaren arduradunak izanen dira, informazioaren segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaindu eta egiaztatzeko, izaera pertsonaleko datuen babesa barne, norbera dagokion Zuzendaritza Nagusiaren eremuan.