2019ko ekainaren 11a

Nafarroako Museoak Kulturaren Ondare Inmaterialean emakumeek izandako parte hartzeari buruzko hitzaldia antolatu du

Nafarroako Artisautza Azokaren XIII edizioaren baitan antolatu da ekintza

Artisautzako azokako XIII edizioko kartela.

Artisautzako azokako XIII edizioko kartela.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Nafarroako Museoak, asteazken honetan, ekainak 12, Complutense Unibertsitateko María Ángeles Querol Fernández katedratidun emerituaren “Emakumeak eta Kulturaren Ondare Inmateriala: non gaude?” hitzaldia antolatu du. Bertan, kultur ekintza herrikoietan emakumeek izandako parte hartzea izango dute hizpide.

Ekitaldi hau Iruñeko Gazteluko Plazan ekainaren 20tik 23ra bitartean eginen den Nafarroako Artisautza Azokaren XIII edizioaren baitan eginen da, izan ere, azokak aurten emakume artisauak izango ditu protagonista. 

Kultura Ondare Inmaterialaren eta haren berezko ezaugarrien esparruen definiziotik eta azalpenetik abiatuta, Querol doktoreak gogoeta bat proposatzen du,  tradizioak genero-rolei ematen dien ustezko aldaketari buruz, eta ospakizun eta erritu gehienei buruzko hausnarketa proposatzen du, batez ere espazio publikoa okupatzea dakarten haietan.

Bere hitzaldian emakumeek beren herrietako ondarean izandako parte hartze publikoaren egungo hainbat adibide aztertuko ditu, horietariko batzuk arrakastatsuak zein gatazkak eragin dituztenak. 

Ekintza datorren asteazkenean, ekainak 12, Nafarroako Museoan (Santo Domingo kalea 17, Iruña) izanen da 19:30etan. Sarrera doakoa izanen da aretoa bete artean. 

Hizlariaren ibilbidea

María Ángeles Querol katedradun emeritoa da Historiaurrean Madrileko Complutense Unibertsitatean. Egindako lanen artean aipatzekoak dira, kudeaketa arkeologikoan izandako karguak, bai Kultura Ministerioko Arkeologiako zuzendari orokor orde izanik edota Andaluziako Arkeologia Komisioko lehendakari, gainera Arkeologiako Gradu berriaren bultzatzaile eta koordinatzailea izan da. 

Ikerlari moduan, bi lan lerro izan ditu: kultur ondareen kudeaketa, "Espainiko Ondare Arkeologikoaren Kudeaketa" obrarekin edo berriki "Ondare Kulturalaren Kudeaketarako Eskuliburua" lanarekin; eta arkeologia feminista "Gizonaren jatorrian emakumea" eta "Adán eta Darwin" liburuekin.