Descárgate la app
CSIFak eta AFPak Foruzaingoaren hauteskunde sindikaletan 7 ordezkari lortu dituzte.
2019ko ekainaren 10a
CSIF eta AFP sindikatuek Foruzaingoaren hauteskundeetan 7 ordezkari lortu dituzte
Foruzaingoari atxikitako hautesle-erroldan zeuden 1.070 pertsonetatik, 895ek bozkatu dute 23 ordezkari sindikalak aukeratzeko; beraz, parte-hartzea % 83,64koa izan da. Beraz, botu eta ordezkarien banaketa horrela geratu da: CSIFk, 270 botu eta 7 ordezkari; APFk, 263 botu eta 7 ordezkari, CCOOk, 141 botu eta 4 ordezkari; ELA, 120 botu eta 3 ordezkari; UGTk, 54 botu eta 2 ordezkari, Afapnak, ordea, 35 boturekin, ez da % 5era iristen ordezkaritza lortzeko. Gainera, zazpi boto zuri eta 5 baliogabetu zenbatu dituzte.
Duela lau urteko Foruzaingoaren hauteskunde sindikaletan, zentsua 1.082 pertsonekoa zen eta 893k bozkatu zuten, %82,53a. 8 botu zuri eta 8 baliogabetu zenbatu zituzten eta APF sindikatuak 280 botu eta 8 ordezkarirekin irabazi zuen, gero ELAk 213 botu eta 6 ordezkari lortu zituen, CSIFk 181 botu eta 5 ordezkari; CCOOk, 131 botu eta 3 ordezkari; UGTk 45 botu eta ordezkari bat. Afapnak 26 boturekin es zuen ordezkaritzarik lortu.
Aurrez aurreko hautaketa, 6: 00etatik 18: 00etara izan da, Belosoko Foruzaingoaren polizia-etxe nagusian, Nafarroako Jauregian eta Tuterako polizia-etxean kokatutako hiru hauteskunde-mahaietan. Bozketa itxi ondoren, postaz emandako botoak batu dira eta behin-behineko zenbaketa egin da.
Foruzaingoaren bozketekin batera, Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan egin ziren hauteskunde sindikalak osatu dira, gehienak maiatzaren 22an egin baitziren. Egun hartan, LAB sindikatuak ordezkari gehien lortu zituen erakundea izan zen, 69rekin; gero AFAPNAk 37 lortu zituen; CCOOk, 34, eta ELAk zein UGTk 27 botu lortu zituzten.
Osasunbideko langileetatik 400 hautesle baino gehiago datorren urtean, hauteskundeetara deituko direla aurreikusi da, beren 13 ordezkari hauta ditzaten, azkeneko hauteskundeak 2016ko uztailaren 1ean egin baitziren.