2019ko ekainaren 5a

Nafar Lansarek, enpresetan desgaitasuna duten pertsonen kontratazio mugagaberako laguntzak eskatzeko epea ireki du

Laguntza lerro horren aurrekontua 375.000 euroraino igo du

Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpean dagoen erakunde Nafar Lansarek enpresetan desgaitasuna duten pertsonen kontratazio mugagaberako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du. Horrelako kontratuak egiten dituzten enpresa eta enplegatzaileentzako diru-laguntzaren zenbatekoak 4.000 eta 8.400 euro bitartekoak izanen dira, desgaitasun-mailaren arabera eta diru kopurua handiagoa izanen da langilea emakumea baldin bada.

Enpresek 3.600 eurorainoko laguntzak ere eska ditzakete lanpostuak egokitzeko (oztopoak ezabatu, beste egokitzapenak eta ekipoak), eta “laneko enklabeak” egiteko, hau da, Enpleguko zentro berezietako langileek beren lanak ohiko enpresetan egiten dituztenean. Kasu horretan diru-laguntzak 6.000 eta 9.000 euro bitartekoak izanen dira.

Desgaitasuna duten pertsonak kontrata ditzaten, enpresei laguntzeko neurri horren hasierako aurrekontua 375.000 eurokoa da, eta azken urteetan kopuru hori hazten ari da. 2015ean 205.575 eurorekin laguntza emandako 53 kontratuetatik, 2018an 341.240 euroko diru-laguntza publikoarekin 91 enpleguetara pasa da. Ondorioz, Nafar Lansare erakundeak 2019rako aurrekontua handitu du.

Diru-laguntzak jasotzeko interesa duten enpresa zein enplegu-emaileek informazio gehiago lor dezakete eta eskaerak egin www.empleo.navarra.es –en agertzen den ondorengo laguntza fitxan.