Descárgate la app
Hezkuntzak derrigorrezko ikasketen ondoko ikasleentzako beken onuradunen behin-behineko zerrenda eman du ezagutzera
2019ko ekainaren 5a
Hezkuntzak derrigorrezko ikasketen ondoko ikasleentzako beken onuradunen behin-behineko zerrenda eman du ezagutzera
Aurten 7.670 familiek egin dute eskaera eta Hezkuntzak 4,4 milioi inguru bideratuko ditu
Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ezagutzera eman du gaur NAOn unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beka eta laguntzen 2018-2019 ikasturterako deialdi orokorreko behin-behineko emaitza. Aurten 7.670 familiek aurkeztu dute beka eskaera eta Departamentuak 4,4 milioi inguru bideratuko ditu.
Eskaera aurkeztu duten familiek jada egin dezakete espedientearen kontsulta. Gainera, hilabeteko epea zabaldu da, gaurtik hasita, errebisioa eskatzeko. Beka eta leguntzen deialdia 2019ko irailaren 30ean itxiko da behin betiko.